XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZULTZAILEAREN OHARRAK

Unamunoren obra hau, jatorriz gaztelaniaz idatzia izan arren, lehenbiziko aldiz frantsesez argitaratu zen Parisen 1925.ean, bilbotar filosofoa Frantziako hiriburuan erbesteraturik zegoenean.

Geroago, Primo de Riveraren diktadura amaitu eta errepublika heltzean, Unamunok Salamankara itzuli eta 1931.ean gaztelaniazko testua eman zuen argitara.

Euskarazko itzulpen hau egiteko, edizio kritikorik ezaz, espainieraz aurkitzen diren argitaraldi ezberdinak erabili ditut, erdal testu horietan inoiz oharkabeko lapsus eta okerrak ageri baitira, eta euskarazko itzulpen honetan horiek zuzentzen saiatu gara.

Frantses itzulpena ere kontutan izan dugu, pasarte ilun batzuen esangura argitzeko.

Orrialdeen behealdean Unamunok berak eginiko oharrak izartxoz (*) markaturik azaltzen dira.

Besteak zenbakiz hornitu ditugu.

Horietako batzuk neronek eginak dira, hizkuntzari, adiera-ñabardurei eta Euskal Herriko pertsonaiei dagozkionak batez ere.

Gainerakoak moldatzeko, Frantziako politikari, pentsalari eta filosofoei buruzkoak bereziki, aurten Émile Poulat-en ardurapean Berg International editeurs etxeak bere Faits et Représentations bilduman argitaraturiko frantses edizio berriaz baliatu naiz (L'agonie du christianisme, Paris, 1996).